XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aurrenetik zaldi-gañean ibiltzen omen zan, oso aul baitzegoan; tisiko ote zegoan ere atera omen zuten, abotik odola atera zula esan baitegu.

Andik bi urtera etzun zaldi-bearrik emendik Prantzira joan-etorriak egiteko.

Nonbait indarra ba dute Ernialdeko aizeak.

Gizagajoa an bizi zan pake pakean, baiño barrena irauli ta nastu egin zion Euskalerriaren aldi txarrak.

Askotan aipatzen zun lenengo karlista-gerraren joera: Marotoren saldukeria; Bergarako besarka edo laztana ta olakoak, ezin burutik uxatu; gabez lorik ezin egin Esna-aldi oietan zertara joko, ta apaiza Merino gerrariaren bizitza irakurtzera jo zak.

Orrela sortu zan aren biotzean gerra-naia.

Pakea nai zun Euskalerriarentzat, errekara bidean ari zan Euskalerri gaixoarentzat.

1872garreneko uda-lenean jeiki ziran karlistak berriz ere bizkor; baiño bear adiña laguntza ez.

Probintzietan zeuden soldaduak, gobernua utzita karlistengana etorriko zirala agindu, baiño uts egin.

Itza jan ezpalute laister jabetuko ziran erri nagusietaz eta gazteluetaz; baiño gobernuaren soldadu-taldeak, anai-antzean ez baiño tiroka artu zitun karlistenak.

Karlista gizagajoak mendiak eta baserriak zituten beren mende; besterik ez.

Ontaz gaiñera, Orokietako erasoan Maiatzaren laugarrenean apurturik gelditu ziran, eta illaren beraren azken-aldera, Amorebietako elkar-artze lotsagarria liberalakin.